XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Zein izan da nire ordaina?....

- Zer nabaitu behar dau aita batek, - gizondutako bere seme baten ume denporan pentsatzean?.

Antxiñako ume txiki ha, zer bihurtu da?.

Bere orduko amesak, bete dira?.

Bere nahigabeak, alperrikakoak izan dira?.

- Eta bere ama.

Zer gauza gitxi diran gure artean andrak!.

Zein baztartua euki dodan ama!.

Geroari begira, gauzak aldatu behar ziran.

Bere gurasoak maite izango ebazan ordurarte iñoiz maite ez ebazan beste.

Eta Mirentxu.

Ha bai neskatilla!.

Iñoiz ikusi ez dan sendia sortuko eben.

Mirentxu-rekin edozein gauza, hain ziran biak bat!.

Komunerako papera hartu, boligrafoa eskuetara eroan, eta karta bat idazten hasi jakon.

- Karta hau pentsau eban bere kolkorako, gerorako pitxirik ederrena legez gorde behar dot.

Nire bizitzako une larri hontan, barruko sentipenak adieraziko dodaz.

Eta hasi zan idazten: Mirentxu maitea: Espetxeko gela txiki batean nago, bakarrik, eta tristura hontan, zugan pentsateak emoten deust etorrerari itxaropentsu begiratuteko indarra....

Begiak busti jakozan.

Negar malko batzuek paper gaiñera jausi ziran.

Idazteari itzi eutsan eta bere lehenengo erabagia negarra geratutea izan zan.

Baiña ez.

Malko hareik ez ziran bildurrak sortutako negarrak.